Skip to main content

“Toloño gainetik hegan egiten” arabako errioxako mahats-bilketaren festa iragartzeko kartel lehiaketaren irabazlea

“Toloño gainetik hegan egiten”, Naiara de MiguelEN LANA, arabako errioxako mahats-bilketaren festa iragartzeko kartel lehiaketaren irabazlea

Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festako antolakuntzak gaur aurkeztu du irailaren 14an Bastidan ospatuko den 21. edizioko iragarki-kartela. Lehiaketara hogeita hamar lan aurkeztu ziren eta horien guztien artean Naiara de Miguelek egindako “Toloño gainetik hegan egiten” irabazi du.

 

“Toloño gainetik hegan egiten”, Naiara de MiguelEN LANA, arabako errioxako mahats-bilketaren festa iragartzeko kartel lehiaketaren irabazlea

Lan hau gailendu da aurkeztutako hogeita hamarren artean eta gaurtik Bastidan irailaren 14an ospatuko den Arabako Errioxako Mahats-bilketaren XXI. Festaren irudi izango da  

cartel FVArabako Errioxako Mahats-bilketaren Festako antolakuntzak gaur aurkeztu du irailaren 14an Bastidan ospatuko den 21. edizioko iragarki-kartela. Lehiaketara hogeita hamar lan aurkeztu ziren eta horien guztien artean Naiara de Miguelek egindako “Toloño gainetik hegan egiten” irabazi du. Epaimahai batek erabaki du lan hori festaren irudi izatea. Mañuetakoa den diseinatzaileak txitikatik ezagutzen du Arabako Errioxako ardoaren mundua; publizitate eta harreman publikoak ikasi ditu eta  diseinu grafikoan espezializatu da.

Kartelaren izenburuan bertan irudi nagusiaren arrasto argi bat ikusten dugu, egileak laburtu duenez “festa Bastidan ospatuko denez, garrantzitsua zen Toloño irudikatzea. Puxikek mahats-mordo bat irudikatzen dute, gerora ardo bihurtuko dena; hegan eginaraziko digun ardoa”. Lanak bi epaimahai gainditu zituen: lehena publizitatean adituek osatua, gerora kalitateak berak markatuko zuen bidea; eta bigarrena festa honen instituzio laguntzaileetako ordezkariek osatua.  

Ekitaldian parte hartu dute: Borja Monje Nekazaritzako foru diputatuak, Eduardo Aguinaco Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza zuzendariak, Jokin Villanueva Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako presidenteak, Ignacio Gil Bastidako alkateak, Juanma Lavín Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko presidenteak, Carlos Gaona Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteko presidenteak eta Fernando Aránguiz Vital Kutxako presidenteak. Aurkezpena behin eginda, inauguratuta geratu da Vital Kutxako Araba Aretoan (Bakea kalea 5, Dendarabako zentro komertzialaren 1. solairua), lehiaketan parte hartu duten lanekin osatutako erakusketa. Bertan aurten aurkeztutako lan guztiak ikusgai daude, baita aurreko edizioetako kartel irabazleak ere. Erakusketa ekainaren 18a arte zabalik egongo da.

 

Pin It

Direccion

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA